Arraun Lagunak eta Orio garaile, Sestaon

Euskotren ligan Arraun Lagunak taldea nagusitu da, eta Eusko Laben ligan, Orio. Bina garaipen lortuta lehen postuan dira biak sailkapen nagusian.

15118939
Eusko Label ligan Orio nagusitu da. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Mikel Arberas
2025eko uztailaren 6a
14:40
Entzun 00:00:0000:00:00

Arraun Lagunak taldeak lortu du Sestaoko Bandera, Oriori segundo erdiko aldea aterata. Garaipen estua lortu dute donostiarrek; izan ere, azken txanpan aurreratu dituzte oriotarrak. Lehen txandan, berriz, Hibaikak lortu du garaipena, lehen ziabogan sei segundoren aldea lortu ostean. Hirugarrena Tolosaldea taldea izan da. Sailkapen nagusian, Arraun Lagunak lehen postuan da, ondoren, Orio eta, hirugarren, Tolosaldea.

Eusko Label ligari dagokionez, Orio nagusitu da, Zierbenari 5,50 segundo aterata. Orio maila handia erakusten ari da, eta bigarren garaipena lortu du; horrenbestez, sailkapen nagusiko lehen postuan dago. Estropada parekatua izan da: Orio eta Zierbena batera zihoazen hasieratik, eta, lehen ziabogaren ostean, talde bizkaitarrak aurrea hartu dio, gutxigatik. Dena den, estropada hirugarren luzean hautsi da. Orio hobeto eta azkarrago irten da bigarren ziabogaren ondoren, Zierbena atzean utzi du, eta zazpi segundoren aldea atera dio. 

Euskotren liga, Sestaoko Bandera

  1. Arraun Lagunak: 10:48.54
  2. Orio: 10:49.00
  3. Tolosaldea: 10:56.36
  4. Hibaika: 11:06.96
  5. Zumaia: 11:10.98
  6. Donostiarra: 11:13.32
  7. Astillero: 11:16.52
  8. Hondarribia: 11:19.12

Eusko Label liga, Sestaoko Bandera

  1. Orio: 20:24.02
  2. Zierbena: 20:29.52
  3. Urdaibai: 20:30.48
  4. Hondarribia: 20:36.12
  5. Donostiarra: 20:36.24
  6. Ares: 20:46.82
  7. Ondarroa: 20:50.82
  8. Getaria: 20:52.86
  9. San Juan: 20:54.62
  10. Kaiku: 20:57.44
  11. Cabo: 21:07.68
  12. Lekittarra: 21:24.26

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.