Aldai-Capellan 3-22 Arrizabalaga-Gaminde

Arrizabalagak eta Gamindek irabazi dute Emakume Master Cup txapelketa

Finalean aise gailendu dira Aldaien eta Capellanen aurka. 

Arrizabalaga eta Gaminde, gaur, txapela jantzita. IñIGO URIZ / FOKU
2022ko martxoaren 27a
15:16
Entzun 00:00:0000:00:00

Olatz Arrizabalaga eta Enara Gaminde dira aurtengo Emakume Master Cupeko txapeldunak. Gaur, finalean, txapelketako bi bikote onenak izan dira aurrez aurrez Irungo Uranzu pilotalekuan (Gipuzkoa), eta uste baino errazago irabazi dute partida txapeldunek: 3-22, Amaia Aldai eta Andrea Capellanen aurka.

Hasiera-hasieratik izan dira hobeak urdinak, eta ohartzerako 0-6 aurreratu dira markagailuan. Ez da Aldaien eta Capellanen eguna izan, eta euren akatsek kondenatu dituzte. Azkenean, 3-22.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.