Zenbatgarren sailkatu naiz? 103.a? Beno, nagusia ahazten hasteko moduan naiz dagoeneko. Jesuuus! Tira, denbora gutxixeago galtzea espero nuen, baina dagoeneko badakizue erlojupekoetan trakets samarra naizela. Exijentea zen oso aitzin-etapa. Galtzaileen argudioa erabiliko dut. Giroa hasi besterik ez da egin, eta galdutako denbora irabazteko hiru aste dauzkagu.
Atzo esan nizuen espezialistak ez baizik faboritoak ibiliko zirela aurre-aurrean, aitzin-etapa gogorra zela. Savoldelliren izena aipatu nuen, eta asmatu dut. Antzeratsu ibili dira denak, Savoldelli izan ezik. Ez nuke esango Bassok kale egin duenik, normalean maila txukuna lortzeko egun batzuk behar dituen txirrindularia delako. Apustua egin beharko banu, Bassoren alde egingo nuke.
Belgikan egingo ditugu hurrengo hiru egunak. Helburua egun hauek nola-hala pasatzea da. Nik esan gabe, gaur nork irabaziko duen jakingo duzue dagoeneko, ezta?
ARROSAREN ATZETIK. 103. postua Beno....
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu