txirrindularitza

Asturiasko Itzuliko lidergoa galdu du Urtasunek

Vicioso da aurrena orain sailkapen nagusian, bigarren etapa irabazita.

2010eko apirilaren 29a
18:06
Entzun 00:00:0000:00:00
Angel Vicioso (Andalucia-Cajasur) da Asturiasko Itzuliko lider berria, gaur Posada de Llanes-Gijon bigarren etapa irabazi ostean. Hogei ziklisten arteko esprintean nagusitu da. Santi Perez izan da bigarren, Constantino Zaballa hirugarren.

Ondorioz, Pablo Urtasun Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak (Urdiain, 1980) sailkapen nagusiko lehen postua galdu du. Atzo lortu zuen lidergoa, esprintean etapa eskuratuta.

Viciosok hamar segundoko aldea kentzen dio bigarrenari, Perezi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.