Athleticek abuztuaren 2an joka dezake Europako Ligan
FUTBOLA. Athleticek abuztuaren 2an joka dezake datorren sasoiko lehen partida ofiziala. Talde zuri-gorriak Espainiako Kopako finala galtzen badu, Europako Ligako hirugarren kanporaketa jokatu beharko du, eta kanporaketa hori abuztuaren 2an eta 9an jokatuko da. Kopa irabazten badu, aldiz, zuzenean ariko da Europako Ligako ligaxkan, irailaren 20tik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu