Athleticek eta Osasunak gaur jokatuko dute

2022ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Athleticek eta Osasunak gaur jokatuko dute Qatarko Munduko Koparen aurreko azken partida. Gero, hilabete eta erdi pasatxoko etena izango du Espainiako Lehen Mailak.

Talde zuri-gorriak aho zapore onarekin hartu nahi du atsedenaldia, eta horretarako, Valladolidi irabazi nahi dio gaur, San Mamesen (20:00, Gol). Irabazteak, gainera, azken neurketan Gironan (Herrialde Katalanak) emandako itxura eskasa atzean uzteko balioko lioke. Aukera ona dirudi, Athletic ondo ari baita etxean. Hala ere, tentuz ibili beharko du, Valladolid behetik gora ari baita: azken lau partidetatik hiru irabazi ditu. Etxean irabazi ditu hirurak, baina horrek konfiantza eman dio.

Ernesto Valverdek berri onak jaso ditu: Iker Muniain eta Ander Herrera jokatzeko prest daude. Taldeak eskertu egingo du kapitaina itzultzea.

Osasunak erronka zailagoa du, Bartzelona hartuko baitu Sadarren (21:30, Movistar La Liga). Baina Jagoba Arrasatek entrenatutako taldea konfiantzaz gainezka dago. Bolada ona harrapatu du: azken lau partidetatik hiru irabazi ditu, eta bat berdindu. Horri esker, bosgarren postura jauzi egin du. Sekulakoa litzateke etenaldira Bartzelona ahaltsuari irabazita joatea. Ez Abde da min hartuta dagoen jokalari bakarra. Bestela, Arrasatek jokalari guztiak ditu prest.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.