Athleticek Girona hartuko du gaur San Mamesen (14:00, Movistar La Liga). Zuri-gorriek irabazi egin nahi dute: batetik, Europako lehian jarraitzeko; eta, bestetik, indartsu iristeko asteartean Sadarren jokatuko duten Espainiako Kopako finalerdietako joanekora.
Ondo ari da Girona, sailkapenaren erdian baitago, 27 punturekin —31 ditu Athleticek—. Konfiantzaz iritsiko da, 6-2 irabazi baitzion Almeriari azken partidan. Unai Simonek jokatu egingo du, eta Paredesek ordezkatuko du Vivian.