futbola

Athleticek irabazi egin dio Real Madrili: 1-0

Fernando Llorentek sartu du gola, bigarren minutuan.

2010eko urtarrilaren 16a
21:59
Entzun 00:00:0000:00:00
Garaipen handia lortu du gaur gauean Athleticek, Real Madrili nagusitu zaiolako: 1-0. Fernando Llorentek egin du gola, 2. minutuan, buruz. Aurreko minutuan bi aldiz jo du etxeko taldeak baloia zutoinean; Carlos Gurpegik eta Gaizka Toquerok, hain zuzen.

Oso partida bizia da, hasiera-hasieratik, erritmo handikoa eta erremate askokoa. Geldiketa onak egin ditu Gorka Iraizoz Athleticeko atezainak.

Gurpegik bigarren txartel horia ikusi du 94. minutuan eta zelaia utzi egin behar izan du. Minutu bakarra falta zen, ordea, partida amaitzeko.

Espainiako Lehen Mailako aurreneko itzulia bukatzeko partida bat falta dela, zazpigarren dago Bilboko taldea, 30 punturekin, Europako postuetatik puntu batera. Real Madril bigarren dago, 41ekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.