Futbola

Athleticek irabaziz ekin nahi dio lehiari

Talde zuri-gorriak Espanyolen aurka jokatuko du bihar, San Mamesen. Vivian, Sannadi eta Guruzeta min hartuta daude.

Iñaki Williams, Laporte eta Sancet, Lezaman entrenatzen. MIGUEL TOÑA / EFE
Iñaki Williams, Laporte eta Sancet, Lezaman entrenatzen. MIGUEL TOÑA / EFE
Julen Etxeberria.
2026ko azaroaren 19a
14:42
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bi asteko etenaldiaren ondoren, Athleticek bihar ekingo dio lehiari. Espainiako Lehen Mailako 13. jardunaldiko partida jokatuko du, San Mamesen, Espanyolen aurka (21:00, DAZN eta Movistar). Irabaziz ekin nahi dio.

Jokatu zuen azken partidak aho zapore garratza utzi zion talde zuri-gorriari. Osasunak gola sartu zion luzapenean, Sadarren, eta, horrenbestez, bana berdindu zuten derbia. Athletic bolada oso onean iritsi zen partida horretara, hiru partida jarraian irabazita: bi Espainiako Ligan, eta beste bat Kopan. Catenak sartutako gol berantiarrak atsekabea eragin zien zuri-gorriei. Ez zuten galdu, baina min egin zien hiru puntu ia patrikan izan eta gero bakarrarekin konformatu behar izanak. Berriro irabaztea da helburua.

Horixe egin nahi du Edin Terzicek. «Prest gaude berriro utzi genuen tokian hasteko. Berdin du non jokatuko dugun, irabazi egin nahi dugu». Terzicek aitortu du Dani Vivianen hutsunea sumatuko dutela. Erdiko atzelariak min hartu berri du. Maroan Sannadi eta Gorka Guruzeta ere lesionatuta daude. 

Espanyolek hobera egin du entrenatzailea aldatu duenetik: 0-1 irabazi zion Vila-reali, eta hutsean berdindu zuen Deportivorekin. Eder Sarabia bihar eseriko da lehen aldiz aulkian, zigorra bete eta gero. 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA