Athleticen partida bertan behera geratu da, Valentzian izaten ari diren euriteengatik

Bi taldeek datozen egunetan adostu beharko dute partida noiz jokatu. Zuri-gorriek larunbatean jokatuko dute ligako hurrengo neurketa Alavesen kontra.

Athleticeko jokalariak beroketa ariketak egiten, gaur, Levanteren zelaian. ANA ESCOBAR /  EFE
Athleticeko jokalariak beroketa ariketak egiten, gaur, Levanteren zelaian. ANA ESCOBAR / EFE
ainara arratibel gascon
2026ko irailaren 16a
21:48
Entzun 00:00:00 00:00:00

Alerta laranja dago gaur Valentzian, euria dela eta. Hala, azkenerako bertan behera geratu da Athleticek Levanteren zelaian jokatu behar zuen partida. Egun osoan zehar egon da zalantza partida jokatuko ote zen. Alejandro Quintero epaileak azken unera arte itxaron du erabakia hartzeko. Partida 21:30ean zen jokatzekoa, baina 20:50 inguruan euri jasa handi bat izan da. Hala, Levanteren zelaia urez gainezka zegoenez, neurketa ez da jokatuko. Bi taldeek beste data bat adostu beharko dute norgehiagoka jokatzeko. 

Talde zuri-gorriak larunbatean jokatuko du hurrengo neurketa, Alavesen aurka, San Mamesen. Ondoren etena izango da, selekzioen arteko partidak direla-eta. Valentziara bidaiatu duten Athleticeko jokalariek, entrenatzaile multzoak eta zuzendaritzako kideek Valentzian igaroko dute gaua. 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA