Azkaineko alkateak Asperi boikota egitera deitu du

2011ko abenduaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ESKU-HUSKA. Jean Louis Ladutxe Azkaineko alkateak Asperi boikota egiteko deia egin du, Sebastian Gonzalez binakako txapelketatik kanpo utzi izanari erantzuteko. Ekainean Xala buruz buruko finaletik kanpo utzi nahi izatea eta Gonzalezek binakakoa ez jokatzea lotu ditu bere azalpenean, bere iritziz kirol irizpideez haratago dauden arrazoiengatik harturiko erabakiak direlako. Ipar Euskal Herriko beste alkate batzuekin harremanetan jarria da, jaialdirik eros ez dezaten eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.