Beisbol jokalarien %31k eskuetan osasun arazoak dituzte

2012ko azaroaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eskuetako gaitzak ez dira bakarrik pilotarien arazo. 2005ean Ipar Carolinako (AEB)Wake Forest Unibertsitateak eginiko ikerketa baten arabera, beisbol jokalarien %31k lesio larriak dituzte eskuetan, eta batez betekoa %56ra igotzen da catcher edo hartzaile postuan jokatzen dutenen artean. Azken horiek 300 pilotakada inguru hartzen dituzte egunero, orduko 165 kilometroko abiaduran. Eskularru lodiak ibiltzen dituzte, baina ez dute eskua erabat babesten. Hatz hautsiak ohikoak dira, baina baita odol zirkulazioari eragiten diotenak, iskemiak edo hatz zuria, bereziki hatz erakuslean, arteria ulnarrean eta Guyonen kanalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.