Futbola

Beñat San Josek Eibar entrenatzeari utzi dio, eta Rayon arituko da

Orain bi aste berritu zuen kontratua, baina Rayok 400.000 euro inguruko etete klausula ordaindu du. Hirugarrenez, Rayok euskal entrenatzaile bat izango du. Eibarrek ordezko bat bilatu behar dio.

Beñat San Jose norgehiagoka batean aginduak ematen. LALIGA
Beñat San Jose norgehiagoka batean aginduak ematen. LALIGA
2026ko ekainaren 18a
13:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Beñat San Josek ez du Eibar entrenatzen jarraituko. Gaur klubak jakinarazi duenez, Rayo Vallecanok 400.000 euro inguruko etete klausula ordaindu du entrenatzailea fitxatzeko. San Jose 2024-2025eko denboraldi erdian heldu zen Eibarrera, Joseba Etxeberriaren ordez. Geroztik, 60 norgehiagoka zuzendu ditu Gipuzkoako taldearen aulkian, eta horietatik 27 irabazi ditu.

Argitaratutako adierazpenean, Eibarrek eskerrak eman dizkie San Joseri eta harekin batera taldean lanean aritu direnei, Iban Fagoaga bigarren entrenatzaileari eta Gaston Lloveras prestatzaile fisikoari, egindako lanagatik, erakutsitako konpromisoagatik eta profesionaltasunagatik. Horrez gain, zorterik onena opa die etorkizuneko erronka profesionaletan. San Joseren iragarpenaren aurretik, Jagoba Arrasateren izenak indarra hartu zuen Rayoren aulkiko ardura hartzeko, baina azkenean ez zuten akordiorik lortu. Horrekin batera, hirugarrenez jarraian Rayok euskal entrenatzaile bat izango du Andoni Iraolaren eta Iñigo Perezen ondoren. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE