Bengoetxea eta Ruizek ezustea eman eta irabazi egin dute Logroñon

Erredakzioa
Donostia
2010eko irailaren 21a
00:00
Entzun
Aurreikuspenak ez ziren bete atzo Logroñoko Adarragan: Titin III.a-Barriola jotzen zituzten faborito gehienek, baina azkenean Asegarceko Bengoetxea VI.a eta Ruiz iritsi ziren aurrenak 22ra. Lehia bizia izan zen hala ere, eta azken minutura arte emozioa izan zen nagusi: 21na joan ziren, baina azkenean etxekoak egin zuen kale. Frontoia leporaino bete zen, eta giroa aparta izan zen atzo arratsaldean Adarragan.

Herenegun hasi zen feria, A multzoko lehen partidarekin, eta Saralegik eta Beginok neurri batean ezustea eman zutela esan daiteke, 16-22 irabazi baitzieten Xala eta Zubietari. Galtzaileak hasi ziren irabazten, 5-2, baina Saralegi amezketarraren aurreko koadroetako erakustaldia tarteko, urdinak 5-16 jarri ziren aurretik. Aritz Beginok oso seguru jokatu zuen atzean, baina 16-19 aurretik zihoazenean lesio txiki bat izan zuen eskuin besoan Masajeak hartuta, hainbestean amaitu zuen partida.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.