Pilota

Bengoetxea: «Inoiz ez dut arriskatzeko beldurrik izan»

Oinatz Bengoetxeak larunbatean jokatuko du profesionaletako azken partida, Labrit pilotalekuan. Pilotariari egindako elkarrizketa bat argitaratuko du BERRIAk bihar.

Oihane Puertas Ramirez.
2022ko otsailaren 24a
10:43
Entzun

Urrian beteko dira hogei urte Oinatz Bengoetxeak (Leitza, Nafarroa, 1984) debuta egin zuenetik. Denbora horretan 1.000 partida baino gehiago jokatu ditu, eta larunbatean izango du profesionaletako azken partida, Labriten (Iruñea). Mariezkurrenarekin ariko da, Artola-Arangurenen aurka. Pilotariarekin izan da asteon BERRIA, eta bihar argitaratuko du hari egindako elkarrizketa.

Ikusi gehiago. Analisia. Ibai Zabala: Kontzientzia galtzak bezain garbi

Azken etapan «emozio asko» sentitu ditu Bengoetxeak, eta azken egunez «gozatzen» ari dela adierazi du. Baina, profesionaletako azken partida izan arren, leitzarrak ez du pilota utziko, eta herri txikietan jokatuko ditu 70 bat partida, horietako batzuk AEB Amerikako Estatu Batuetan eta Mexikon.

Atzera begira, ibilbide osoan zehar «ausarta» izan dela adierazi dio BERRIAri: «Inoiz ez dut arriskatzeko beldurrik izan. Ausart jokatzea gustatu zait beti. Ez zait sekula gustatu beldurrez jokatzea». Pasatu diren ia hogei urteetan «pribilegiatua» eta «oso zortekoa» izan dela sentitu du, baina nabarmendu du Baikok «zukua atera» diola: «Halaxe funtzionatzen dute enpresek».

Etorkizunari dagokionez, ordea, oraindik bizitza «oso luzea» duela dio: «Beste bizitza bat izango da, baina horretan ere aurrera egingo dut».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.