Bengoetxea VI.ak eta Galarzak ere lortu dute lehen puntua
Asegarceko bikoteak 22-19 irabazi die Jaunarena-Barriolari lehen jardunaldiko azkeneko partidan
    Amaitu da Binakako Txapelketako lehen jardunaldia, eta amaitu, lau partidetako eskasenarekin amaitu da. Bengoetxea VI.ak eta Ladis Galarzak 22-19 irabazi zieten atzo Jaunarenari eta Barriolari Eibarko Astelenan. Neurketa eskasa izan zen, bi bikoteek hamaika huts egin baitzituzten. Eskasia horretan Asegarceko bikotea izan zen onena, eta horri esker lortu zuen txapelketako aurreneko puntua. Azken emaitzak dioena baino parekotasun txikiagoaizan zen, 21-14 joan baitziren aurretik irabazleak. Azken tantoetan, baina, galtzaileek markagailua txukundu egin zuten.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            