RO'CASA 27-30 BERA BERA

Bera Berak 27-30 garaitu du Ro'Casa Europan

Hiru tantoren aldea lortu dute donostiarrek itzulirako, eta gero eta gertuago dute Europako Ligako ligaxkara sailkatzea. Hurrengo igandean jokatuko dute itzuliko partida.

Bera Berako jokalariak joan den maiatzean, Rocasaren aurkako partida batean. JON URBE / FOKU
Bera Berako jokalariak joan den maiatzean, Rocasaren aurkako partida batean. JON URBE / FOKU
inaut matauko rada
2026ko azaroaren 7a
21:55
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bera Berak urrats handia egin du Europako Ligako ligaxkara sailkatzeko. Gaur hasi du hirugarren kanporaketa Espainiako Ro'Casaren etxean, eta hiru golen aldea lortu du jada, 27-30 irabazi baitu. Partida oso estua izan da, baina bigarren zatiaren amaieran aurretik jarri dira donostiarrak, eta, azkenean, tarte ona lortu dute.

Itzuliko partida datorren asteko igandean izango da, Donostian, 18:00etan, eta aukera handiak ditu taldeak Europako Ligako ligaxka jokatzeko. Hala ere, partida ona jokatu beharko du Bera Berak estualdirik ez pasatzeko.

Oso berdindua izan da partida; are, atsedenaldira 15-15 berdinduta iritsi baitira. Bigarren zatiaren gehiengoa ere estua izan da, baina azken minutuetan lortu du Bera Berak gol gehiago sartzea.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA