Bera Berak jada ez du aukerarik sailkatzeko

2019ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Super Amara Bera Berak EHF kopako ligaxkako azken partida jokatuko du gaur, Errumanian, Craiovaren aurka. Neurketak, ordea, ez du baliorik final-laurdenetarako sailkapenari dagokionez. Izan ere, Donostiako taldeak jada ez du aukerarik kanporaketak jokatzeko. Nykobing Falsterrek 25-28 irabazi zuen atzo Kroazian, Podravka Vegetaren aurka, eta danimarkarren garaipen horrek zapuztu egin zituen donostiarren itxaropen guztiak. Podravka eta Nykobing Falster ariko dira final-laurdenetan, eta Bera Bera eta Craiova bidean geratuko dira. Hori bai, Imanol Alvarezek entrenatutako taldeak gutxienez puntu bat lortu nahiko du gaur Craiovan, ligaxka hirugarren postuan amaitzeko eta lehiaketa aho zapore onarekin bukatzeko. Kanpoan geratu arren, donostiarrek ez dute burumakur egoteko arrazoirik, lan bikaina egin baitute.

Asobal ligan, berriz, Helvetia Anaitasunak ezin izan zuen ezustekoa eman Leonen (Espainia), eta 29-24 galdu zuen Ademarren aurka. Iruñeko taldeak hiru partida galdu ditu jarraian, baina oraindik urruti ditu jaitsiera postuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.