kirola

Berasategik aitortu du Bilboko Triatloiean dopatu egin zela

Virginia Berasategik, dopatzea hutsegite bat izan zela adierazi, eta barkamena eskatu du.

2013ko ekainaren 26a
18:01
Entzun 00:00:0000:00:00

Bilboko Triatloia maiatzaren 18an egin zen, eta Berasategik irabazi zuen. Proba bukatu ostean, dopinaren kontrako kontrola egin, eta positibo eman zuen. Emaitza ikusita, analisiak berriro egiteko eskatu zuen.

Gaur aitortu du emaitzak zuzenak zirela eta damututa dagoela; triatloia oso kirol gogorra dela eta eskatzen duen exigentzia mailarengatik psikologikoki “apurtuta” zegoela. Aurtengo denboraldia 25 urteko karrera luzearen azkena izango dela jakinarazi zuen duela bi hilabete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.