Futbola. Poloniako eta Ukrainako Eurokopa: B multzoa
Bere hautagaitza aurkeztu nahi du Alemaniak
Portugalgo selekzioaren inguruko kritikak areagotu egin dira azken egunetan, eta eragina izan dezakete taldean
Alemaniak eta Portugalek elkarren aurka jokatuz ekingo diote gaur Eurokopari. Biak talde indartsuak dira, baina aldarte oso ezberdinak dituzte oraintxe. Alemaniak faboritoen artean dagoela onartua du, eta, lagunarteko azken partidetako emaitzak onak ez izan arren, lasaitasunez pasatu dituzte azken asteak. Portugalgo selekzioaren inguruan, aldiz, ez da giro. Kritikak dira nagusi, azkenak Carlos Queiroz eta Manuel Joserenak. Hainbestekoa da zalaparta, federazioak agerpen publikoa egin behar izan du giroa lasaitzeko. Hasierako hamaikakoei dagokienez, bi hautatzaileek jokalari guztiak dituzte prest.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu