BERRIAk zuzenean kontatuko du irekiera ekitaldia

Behargin bat, olinpiar estadioaren kanpoaldean, gaur. JUAN IGNACIO RONCORONI / EFE
Igor Susaeta.
2021eko uztailaren 22a
15:33
Entzun

COVID-19ak guztiz baldintzatutako Olinpiar Jokoak izango dira Tokiokoak, eta hori bete-betean ikusi ahal izango da, bihar, irekiera ekitaldian, Japoniako hiriburuko olinpiar estadioko harmailetan —68.000 pertsonarentzako lekua du— ez baita ia publikorik egongo. 13:00etan hasiko da —Euskal Herriko orduan—, eta, ohi bezala, antolatzaileek ez dute horri buruzko detaile gehiegi eman nahi izan. Marco Balichek lan egin zuen Rio 2016ko inaugurazioa prestatzen —antolakuntza batzordearen aholkularia da orain—, eta Reuters agentziari adierazi dio «errealitatearekin, egungo sentipenarekin«, ados etorriko dela ekitaldia. BERRIAk zuzenean kontatuko du webgunean.

«Soila» izango da, antolakuntzaren aholkulariaren arabera. Hau da, programa artistikoa ez dela izango, beharbada, ohi bezain koloretsua. Normalean, herrialde antolatzailearen historian zehar ibilia eginez egituratu izan da ikuskizuna. «Oso japoniarra izango da», iragarri du Balichek.

Eta irekiera ekitaldiaren beste hiru elementu ezinbesteko dira bai desfile olinpikoa , zeinean parte hartzen duten kirolari guztiek; bestetik, antolakuntza batzordearen presidentean diskurtsoa; eta, azkenik, olinpiar sua pizteko liturgia. Japoniako zenbat hedabideren arabera, 2011n herrialdean gertatutako Fukushimako istripu nuklearrarekin zerikusia duen pertsona bati emango diote pizteko ardura.

950 bat pertsona

Antolatzaileek gaur bertan aurreratu dutenez, kirolariez beraiez gain 950 bat pertsona egongo dira estadioan; gehienak, VIPak. Panasonic eta Toyota Japoniako enpresetako buruak, esaterako, gonbidatuta zeuden, baina ez joatea erabaki dute, japoniar asko jokoak orain egitearen aurka baitaude, argudiatuta horrek koronabirus kasuetan gorakada nabarmen bat eragingo duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.