FUTBOLA. Hiru gizonezko futbolarik Eric Olhats ikuskatzailearen aurkako salaketa jarri dute, sexu abusuengatik. Presondegian dago Olhats maiatzetik: beste hiru futbolarik haren kontrako salaketa ezarri zuten, haurrak zirela, Olhats Baiona taldeko ikuskatzailea zenean, sexu abusuak egin zizkielako. Behin-behinean zegoen preso Olhats, baina, beste hiru salaketa horien ostean, epaileak kartzelaldia luzatzea erabaki du.
Beste hiru salaketa jarri dituzte Eric Olhatsen aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu