Bi urterako luzatu du kontratua Quiñonesek

ainara arratibel gascon
2017ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Mariasun Quiñones atezainak 2019ko ekainaren 30era arte luzatu du Realarekin zuen kontratua. Horrenbestez, beste bi urtez ariko da txuri-urdinekin. Quiñones pozik azaldu da kontratua luzatzeagatik: «Txikitatik maite dudan taldea da Reala, eta bertanjarraitu nahi dut jokalari moduan hazten». Igandean 1-3 irabazi zuen Espanyolen zelaian Realak, eta Igor San Miguelen taldea bederatzigarren da ligako sailkapenean —lehen zortziak sailkatzen dira Espainiako Koparako—.

Hala, ilusioz eta itxaropenez helduko diote denboraldiaren azken txanpari. Hala adierazi du, behintzat, Quiñonesek «Orain bolada onean gaude, eta azken bi garaipenek indar handia eman digute denboraldi amaierari ilusioz eta gogoz heldu ahal izateko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.