Gurpil aulkiko saskibaloia

Bidaideak, Txapeldunen Ligako txapeldunorde

Finalean ezinean aritu dira bilbotarrak, eta 69-53 galdu dute Italiako Santo Stefano Sport taldearen kontra. Denboraldi bikaina egin dute.

Bidaideak taldeko kideak, Cantún (Italia) jokatu den txapelketan. @COACHADRI
2023ko apirilaren 30a
17:31
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bidaideakek ezin izan du Txapeldunen Liga irabazi. Denboraldi ederra egin du aurten Bilboko taldeak, baina gaurkoan gehiago izan da Italiako Santo Stefano Sport taldea; hasieratik amaierara arte izan du neurketa kontrolpean (69-53).

Bidaideakek Txapeldunen Ligako finala jokatu duen hirugarren aldia izan da gaurkoa. Atzo, finalaurrekoan, 74-51 irabazi zion Padova Milenium taldeari. Italiako Cantú hirian jokatu da txapelketa, Lombardian.

Aurten Espainiako Kopa irabazi du Bilboko taldeak, eta ligan hirugarren postuan amaitu du.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA