Bidasoa-Irunek luzapenean galdu du eta ez du jokatuko Kopako finala

Finalerdi borrokatua jokatu zuten atzo Bidasoa-Irun eta Ademar Leon eskubaloi taldeek. Talde irundarrak gol bakarrez galdu zuen luzapenean (34-35), Artalekun, eta Errege Kopako finalaren atarian gelditu da.

Errege Kopako finalerdia
Esteban Salinas, Bidasoa-Irun eskubaloi taldeko jokalaria, jaurtitzeko prest. JAVIER ETXEZARRETA / FOKU
Mikel Arberas
2025eko ekainaren 8a
10:44
Entzun 00:00:0000:00:00

Ademar Leon eskubaloi taldeak Bartzelonaren aurka jokatuko du gaur Kopako finala, Bidasoa-Irun taldeari gol bakarrez irabazi ostean (34-35). 

Norgehiagoka bizia eta parekatua jokatu zuten bi taldeek. Hasiera-hasieratik ikuskizun ederra eskaini zieten ikusleei. Defentsan tinko aritu ziren bi taldeak, baina era berean erasokor eta bizi.

Etxekoek hiru golen aldea zuten atsedenaldira iristean (17-14), baina irundarrek segituan berdindu zuten markagailua. Bigarren zatian ere maila handia erakutsi zuten bi taldeek. Markagailuan 29-29 eginda, luzapena jokatu behar izan zuten. Gipuzkoarrek azkenera arte guztia eman zuten arren, 35-34 galdu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.