Bielsa: «Klubak eskaintza egiten badit pentsatuko dut zer esan, bestela ez»

«Garrantzitsuena da klubak nik segitzea nahi duen edo ez, eta ez nik jarraitu nahi dudan edo ez», esan du teknikariak

Erredakzioa
Bilbo
2013ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Zaragozaren aurkako partidaren aurreko prentsaurrekoa eman zuen atzo Marcelo Bielsak Lezaman. Bielsak, ordea, apenas hitz egin zuen bihar Romaredan jokatu beharreko neurketaz. Kazetariek egindako galdera guztiek gai beraren inguruan izan ziren: Athleticen jarraituko duen edo ez. Bielsak argibide gutxi eman zituen. Klubak omen du lehen hitza. «Klubak nahi duenean egin diezadake jarraitzeko edo ez jarraitzeko eskaintza bat, betiere ekainaren 30a baino lehen. Klubak eskaintza egiten badit pentsatuko dut zer esan, bestela ez. Ez du garrantzirik nik hemen segitu nahi dudan edo ez, garrantzia du klubak nik hemen segitzea nahi duen edo ez. Ez dut uste klubak eskaintza bat egiteko beharra duenik»

Bielsak aitortu zuen Athletic uzten duenak galtzen duela «beti gehiago», eta bera ez dagoela diruagatik edo kirol arrakastagatik Bilbon. «Hemen diru asko irabazten dut, baina beste toki batzuetan gehiago irabaziko nuke, eta lorpen handiagoengatik lehiatu».

Bihar Zaragozan jokatu beharreko partidari dagokionez, Bielsak hasierako hamaikakoaren berri eman zuen. Iraizoz, Ramalho, Gurpegi, San Jose, Aurtenetxe, Iturraspe, De Marcos, Herrera, Susaeta, Aduriz eta Muniain ariko dira hasieratik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.