Bigarren Mailako binakakoaren ligaxka ostiralean hasiko da, Tolosan

2018ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
PILOTA. Bigarren Mailako binakako txapelketa asteburu honetan hasiko da, eta zortzi bikotek parte hartuko dute. Asperen aldetik, Dario-Irusta, Ugalde-Erostarbe, P. Etxeberria-Jaunarena eta Errandonea-Tolosa ariko dira. Asegarcetik, berriz, Peña II-Erasun, Bakaikoa-Etxegoin —ostiralean elkarren aurka ariko dira Tolosan—, Gorka-Salaverri eta Agirre-Iturriaga. Axier Arteaga, iazko txapelduna, min hartuta dago, eta ezingo du jokatu. Finala apirilaren 1ean jokatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.