Bihar hasiko da Emakumeen Urrezko Aizkolari Txapelketa

Txapelketa jokatzen den lehen aldia da, eta lau aizkolarik hartuko dute parte. Finala martxoaren 4an jokatuko da

Aizkolariak lanean, aurtengo Urrezko Kopan. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
2018ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
AIZKORA. Urrezko Aizkolari Emakumeen Txapelketaren lehen aldia asteburu honetan hasiko da. Bihar, Elorrion (12:30), eta etzi Deban (12:30) jokatuko dira saioak. Egur Sportek emakumezko txapelketa antolatzea erabaki du, eta ligaxkak lau partaide izango ditu: Irune Izkue, Irati Astondoa, Maika Arstegi eta Nerea Sorondo.

Ligaxkak hiru jardunaldi izango ditu, eta hauek dira saio bakoitzean ebaki beharreko enborrak: 36 ontzako bat lehebizi, eta 45 ontzako bi gero. Lehen jardunaldiari dagokionez, Astondoa eta Sorondo ariko dira Elorrion, eta Izkue eta Aristegi Deban. Lehen biek Azpeitian jokatuko dute finala, martxoaren 4an. Txapelketak badu hutsunea, Alatzne Exaburua aurtengo Urrezko Kopako irabazleak ez duelako parte hartuko.

Emakumezkoen txapelketarekin batera gizonezkoen binakakoa jokatuko da. Elorrion, Atutxa II.a eta Txikia IV.a, Irazu eta Zalduaren aurka ariko dira; Deban, aldiz, Mugertza II.ak eta Otaegik, OtaƱo eta Lopez Azpilikuetarekin neurtuko dituzte indarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.