Bilbao: «Beste lehentasun batzuk dauzkagu orain»
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak diru publikoaren atea itxi dio Bilbo Basketi
«Kirol profesionalak jasangarria izan behar du, eta, orain bi urte erabaki bezala, ez du jasoko diru publikorik». Argi hitz egin zuen atzo Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak: «Beste lehentasun batzuk dauzkagu orain». 1,5 milioi euroko zorra dauka Bilboko klubak, eta «beste diru iturri batzuk» aurkitzeko aholkua eman zion atzo Bilbaok klubari. «Hausnarketa sakona egin beharko lukete saskibaloi taldeek, eta aurrekontuak murriztu».
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu