Bilbo Basket

Bilbo Basketek maila galdu du, Baskoniak irabazi egin baitio (74-76)

Jaitsiera postuetan amaituko du liga taldeak. Hala ere, Bilbo Basketeko arduradunek adierazi dute datorren urtean ACB mailan jarraitzeko aukera guztiak aztertuko dituela.

Bilbao Basketeko jokalariak zaleei animoak eskertzen, Baskoniaren kontrako partida galdu ta mailaz jaitsiko direla baieztatu ostean. MOKA DEL VALLE, FOKU
2018ko maiatzaren 13a
19:56
Entzun

Bilbo Basketek maila galduko du aurten, azken orduko ezustekorik ez bada. Baskoniaren kontrako gaurko partidan, 74-78 galdu du, eta ziurra da liga jaitsiera postuetan amaituko duela.

Hala ere, Diego Saenz taldeko zuzendari nagusiak partidaren ostean adierazi duenez, klubak ACB mailan segitzeko aukera guztiak aztertuko ditu. "Beti saiatzen zara azken aukerari heltzen, Bizkaiko saskibaloiarekin konprometituta baikaude". Saenzen esanetan, "ACBren historiak dio guztia ez dela kirol arloaren ondorio izaten".

Bilbo Basketek partidaren azken unera arte izan du irabazteko aukera. 73-69 izan da aurretik norgehiagoka amaitzeko hiru minutu falta zirela. Baskonia 73-76 aurreratu da, ordea, eta, amaitzeko lau segunduren faltan, Jonathan Tabuk saskiratutako jaurtiketa libre batek ezarri du azken emaitza.

Bilboko taldea 2004. urtea igo zen ACB ligara, eta segidan 14 denboraldiz aritu da Espainiako maila gorenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.