Bizkaiko Foru Aldundiak Euskaltel-Euskadi taldea laguntzen segituko du, gaur Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Miguel Madariagak Euskadi Txirrindularitza Elkarteko presidenteak egin duten hitzarmenaren arabera. Akordioa bi urtekoa da eta, lehen bezala, Euskaltel-Euskadik urteko milioi bat euroko laguntza jasoko du.
Foru Aldundiaren ustez, Bizkaiaren irudia kirol ekitaldietan egoteko aukera ona izango dute hala, baita nazioarteko ekitaldietan ere egoteko ere.
Txirrindularitza