G Multzoa

Boli Kostaren aukera

Berdindu egin du Portugalekin, partida serioa jokatuta. Drogbak minutu batzuetan jokatu ahal izan du.

2010eko ekainaren 15a
09:16
Entzun
G Multzoan teorian Brasil izango da final-zortzirenetara sailkatuko den selekzio bat. Badu horretarako gaia. Bestea, okerrik ezean, Boli Kosta edo Portugal izango da. Horregatik zen hain garrantzitsua bien arteko gaurko partida: irabazten zuenak ia eskuan luke txartela. Baina berdindu egin dute, hutsean.

Afrikako selekzioei beti falta izan zaie puntu bat txapelketa handietan gauza handiak egiteko. Kalitatea bai, baina zelaian ordena-eta ez. Boli Kostak badauka, gaur erakutsi duenez. Ez du partida on-ona egin, baina bai Portugali eusteko modukoa. Cristiano Ronaldo behin baino ez da agertu: area kanpotik zutoinera jaurti du 11. minutuan.

Boli Kostan, gainera, Didier Drogba osatu da besoko lesiotik -gaur 66. minutuan zelairatu da-. Funtsezko jokalaria da: orain arte 69 partidatan aritu da selekzioarekin eta 44 gol sartu ditu. Gaur ia egin du 45.a partidaren hondarrean. Toure anaiekin, Zokorarekin eta harekin ardatz ona dauka Afrikako taldeak, eta erne.

Portugal, berriz, badirudi Ronaldok zer egingo egongo dela.

Boli Kosta 0. Barry; Demel, Kolo Toure, Zokora, Tiene; Tiote, Eboue (Romaric, 89m), Yaya Toure; Didane, Gervinho Kouassi (Keita, 82m), Kalou (Drogba, 66m).

Portugal 0. Eduardo; Paulo Ferreira, Ricardo Carvalho, Bruno Alves, Coentrao; Pedro Mendes, Meireles (Rubem Amorim, 85m), Deco (Tiago, 62m), Cristiano Ronaldo, Danny (Simao, 55m), Liedson.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.