FUTBOLA. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak bost urteko espetxe zigorra eskatu dute Sergi EnrichEibarreko jokalariarentzat eta Antonio Luna jokalari ohiarentzat, 2016an emakume batekin izandako sexu harremanen bideoa grabatu eta zabaltzeagatik. Zigor eskaria txikiagoa da Eddy Silvestrerentzat. Bideoa zabaltzea leporatzen diote. Fiskalak bi urteko zigorra eskatu du harentzat, eta akusazioak, hiru. Klubak ez du eskarien berri.
Kasuaren ikerketa iaz amaitu zen, eta orain ahozko epaiketa zabaltzeko agindua eman dute.

