Futbola

Braulio Vazquezek 2029ra arte berritu du Osasunarekin duen kontratua

Nafarroako taldeko kirol zuzendariari datorren denboraldiaren amaieran bukatuko zitzaion hitzarmena, eta beste hiru urterako luzatu du. Jose Antonio Prieto 'Cata' idazkari teknikoak ere 2029ra arte berritu du.

Braulio Vazquez. OSASUNA
Braulio Vazquez Osasunako kirol zuzendaria. OSASUNA
Julen Etxeberria.
2026ko martxoaren 2a
19:58
Entzun 00:00:00 00:00:00

Osasunak kirol arloko erabaki garrantzitsua hartu du gaur, eta 2029ra arte berritu die kontratua taldeko kirol zuzendari Braulio Vazquezi eta idazkari tekniko Jose Antonio Prieto Cata-ri. Biei ala biei datorren denboraldiaren bukaeran bukatuko zitzaien lan hitzarmena Osasunarekin, eta beste hiru urterako luzatu dute.

Braulio eta Cata 2017an iritsi ziren talde gorritxora, Valladolid taldetik. Brauliok taldearen kirol ardura nagusia hartu zuen, eta, Cata jarri zuen bere ondoko, idazkari tekniko.

Bederatzi denboraldi daramatzate elkarrekin lanean. Lanean hasi eta bigarren sasoian, Osasuna Espainiako Lehen Mailara igo zen. Ondoren, talde gorritxoak mailari eutsi dio. Behin sailkatu da Espainiako Kopako final baterako, beste behin Konferentzia ligarako, eta beste behin Espainiako Superkoparako.

Braulio eta Cata klubean lanean ari direnetik, taldeak hiru entrenatzaile izan ditu: Diego Martinez, Jagoba Arrasate eta Alessio Lisci. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.