Osasuna 1-0 Malaga

Budimirrek beste garaipen bat eman dio Osasunari

Aurrelariak Rosierren jokaldi ikusgarri bat baliatuta egin du gola, buruz. Azken minutuetan gogotik sufritu du Iruñeko taldeak.

Budimir bere gola ospatzen, gaur, Sadarren. JESUS DIGES / EFE
Budimir bere gola ospatzen, gaur, Sadarren. JESUS DIGES / EFE
Paulo Ostolaza.
2026ko azaroaren 22a
20:50
Entzun 00:00:00 00:00:00

Azken sailkatuaren aurka eta izerdia ederki botata, baina hilabete geroago garaipenaren zaporea dastatu du berriro Osasunak. Partida betikoaren gol batek erabaki du, Ante Budimirren gol batek.

Lehen minutuetan golaren bila zelairatu dira bi taldeak. Lehen abisua 18. minutuan eman du Kike Barjak Rosierren erdiraketa batean, eta, bi minutu geroago, modu berean, Budimirrek buruz errematatu du atzelariaren erdiraketa eder bat. Horixe izan da partidako gol bakarra.

Golak mesede egin dio Jagoba Arrasateren taldeari. Neurketa kontrolpean hartu du, Malagaren saiakera guztiak deuseztatu ditu, eta beste golen bat egiteko aukerak ere izan dituzte Barjak eta Budimirrek berak, baina ez dute asmatu.

Bigarren zatia hasi bezain pronto izan du Malagak eguneko abagune argiena, baina gutxigatik kanpora joan da Adrian Niñoren erremate loratua. Osasunak, berriz, ez du arrisku gehiegirik sortu bigarren zatian, Budimirrek zutoinera egin duen jaurtiketa bat salbu. 

Etxekoek partida itxi ez dutenez, eta sariren bat eskuratzeko aukera zutela ikusita, hazi egin dira Malagako jokalariak. Azken minutuetan izan dituzte gola sartzeko aukerak, baina, zorionez, ez dute lortu.

Hiru puntuen beharra zuen Osasunak. Gaurko garaipenari esker, behin behinean, 13. dira sailkapen nagusian, hamabost punturekin.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA