Caja Laboral Baskoniak beste garaipen bat nahikoa du Espainiako ACBko Liga lortzeko, gaur ere irabazi egin duelako Bartzelonan (69-70) eta finalean 2-0 dagoelako aurretik.
17. minutura arte atzetik joan da (lehen laurdenean 19-17 zihoazen, atsedenean 38-33, hirugarren laurdenean 53-47), baina Bartzelona Europako txapeldunak ez du lortu alde handirik izatea. Fernando San Emeterioren saskiratzeak jarri du Caja Laboral aurretik (61-62) eta handik aurrera Marcelinho Huertasen unea heldu da: hirukoa, jaurtiketa libreak...
Defentsan oinarritu du garaipena Baskonian, lehengoan bezala (58-63). Ez da erraza Bartzelona 70 puntu azpitik uztea.
San Emeteriok 19 puntu sartu ditu, Huertasek 13. Bartzelonan gehien, Pete Mickealek: 18. Hemen partidako fitxa.
Finaleko partidak
1. partida. Bartzelona-Caja Laboral: 58-63 (0-1).
2. partida. Bartzelona-Caja Laboral: 69-70 (0-2 doaz finalean).
3. partida. Caja Laboral-Bartzelona. Asteartea, 20:30.
4. partida (*). Caja Laboral-Bartzelona. Osteguna, 20:30.
5. partida (*). Bartzelona-Caja Laboral. Hilak 19, 18:00.
- Hiru partida irabaztera da (* beharrezkoak balira).
- Partidak La2 kateak emango ditu zuzenean.
saskibaloia
Caja Laboralek berriro irabazi du Bartzelonan, eta finalean 2-0 doa aurretik
69-70 nagusitu zaio Bartzelonari. Asteartean jokatuko dute hirugarren partida, Gasteizen (20:30); Baskoniak irabazten badu, ACBko txapeldun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu