Carmen Diez Mintegi antropologoari eman diote Carmen Adarraga saria

2021eko otsailaren 27a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ATLETISMOA. Gipuzkoako Foru Aldundiak Carmen Diez Mintegi antropologoari eman dio Carmen Adarraga saria. Kirolaren munduan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzeko lana aitortzen du sari horrek. Diez Mintegik hainbat ikerketa egin ditu, besteak beste Behobia-Donostia lasterketan emakumeek izan duten parte hartzearen inguruan. Martxoaren 5ean izango da saria emateko ekitaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA