Castrok entrenatzaile lanetatik kendu du Joseba Fernandez

Aitor Manterola Garate.
Donostia
2011ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Castroko zuzendaritza ez dago gustura Joseba Fernandez entrenatzaileak egin duen lanarekin, eta kendu egin du. Pasaiakoaren ordezkoa Iker Gimeno izango da, La Marinera traineruko patroia. Atzo eguerdian jakinarazi zuen albistea klubak. San Miguel ligan, bederatzigarren sailkatua da Castro, eta urruti dago azken denboraldietan ibili izan den goiko lekuetatik. Egin ditu estropada polit pare bat, baina beste guztietan atzean ibili da.

Fernandezek laugarren denboraldia zuen hau klubean. Lehen bietan, Juan Mari Etxaberekin batera zuzendu zuen taldea, eta azken bietan berak bakarrik. Joan zen sasoia ere ez zen ona izan, baina zuzendaritzak Fernandezen aldeko hautua egin zuen. Azkenean, konfiantza galdu dute agintariek, eta bien bideak banatu egin dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.