Castroviejok erretiroa hartuko du denboraldi amaieran

2010etik ibili da gorenean, eta batez ere erlojupeko probetan nabarmendu da. 11 garaipen lortu ditu, eta hogei itzuli handi amaitu ditu. 2016an Europako Txapelketa irabazi zuen.

Jonathan Castroviejo txirrindularia. GILLAUME HORCAJUELO / EFE
Jonathan Castroviejo txirrindularia. GILLAUME HORCAJUELO / EFE
ainara arratibel gascon
2025eko maiatzaren 26a
19:54
Entzun 00:00:0000:00:00

Jonathan Castroviejok iragarri du sasoi amaieran erretiroa hartuko duela, 38 urterekin. Sare sozialetan zabaldutako ohar baten bidez jakinarazi du, Giroko atseden eguna baliatuz. «Nire bizitzako kapitulu hau itxi, eta beste bat hasteko unea iritsi da. Txirrindularitzak dena eman dit. Oso eskertuta nago, eta eskerrak eman nahi dizkiet bide honetan ondoan izan ditudan guztiei».

Bikotekidea, seme-alabak eta gurasoak izan ditu gogoan, batez ere. «Nire zutarriak izan dira eman dudan pedalkada bakoitzean, eta lortu dudan garaipen bakoitzean; baita min hartuta egon naizenean ere».

2008an hasi zen Orbearekin, eta, ondoren, Euskaltelen, Movistarren, Skyn eta Ineosen korritu du. Batez ere erlojupeko probetan nabarmendu da. Europako txapeldun izan zen 2016an, eta hiru asteko itzuli batean liderraren maillota jantzi duen azken euskal ziklista da orain arte ―2014an egun batez, Espainiako Vueltan―. 11 garaipen ditu profesionaletan. Guztira hogei itzuli handi amaitu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.