Cejudok ez du oraindik sinatu Iruñeko taldearekin
OSASUNA. Alvaro Cejudo Las Palmaseko erdilari espainiarra oraindik ez da Osasunako jokalaria. Iruñeko taldeak akordioa lortu du Las Palmasekin—240.000 euro ordainduko dizkio—, eta jokalaria ere ados da gorritxoek egin dioten eskaintzarekin, baina hitzarmena sinatzea falta da. Ziurrenik datorren astean egingo du ofizial Osasunak fitxaketa.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu