Donostiako Maratoia

Cheboi Collins eta Susana Cunha gailendu dira Donostiako Maratoian

2:11:56ko denbora ezarri du Collinsek, eta 2:36:07koa Cunhak.

Cheboi Collins, helmugara iristen. @MARATONDONOSTIA
Iosu Alberdi.
2019ko azaroaren 24a
11:40
Entzun 00:00:00 00:00:00

Cheboi Collins 1 dortsalarekin abiatu da Donostiako Maratoian, eta, gainontzeko partaideak atzean utzi ostean, bakarrik helmugaratuta lortu du 42. edizioko garaipena. Kenyakoak 2:11:56an egin ditu 42 kilometroak. Emakumeen artean azkarrena Susana Cunha portugaldarra izan da: 2:36:07an geratu du erlojua.

Gizonezkoen mailan, Demeke Kasawek (2:12:13) eta Noah Kangogok (2:12:24) osatu dute podiuma. Emakumeenean, Bentu Wodajo (2:36:40) eta Tejinesh Gebisa (2:37:44) helmugaratu dira Cunharen atzetik. Guztira 3.000 lagun atera dira lasterketan.

Maratoi erdiko lasterketan Suediako Archie Castell eta Annemari Kiekara gailendu dira.  

 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA