Damaris Egurrolak Herbehereetako selekzioarekin jokatzea erabaki du
FUTBOLA. Argitu du zalantza Damaris Egurrola Olympique Lyoneko jokalariak. Herbehereetako selekzioarekin jokatuko du hemendik aurrera. Ama du horkoa. Beste aukera bat AEBak ziren, bertan jaiotakoa delako, baina baztertu egin du. Espainiarekin aritzea baztertu zuen bezala, iazko azaroan jakinarazi zuenez Athleticeko jokalari ohiak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu