Futbola. Poloniako eta Ukrainako Eurokopa: B multzoa
Danimarkak 3-2 irabazten badio Alemaniari, bi taldeek egingo dute aurrera
B multzoa ezin estuago iritsi da azken jardunaldira, bi berdinketa hirukoitz posible direlako. Alemania, sei punturekin, lehen postuan da, eta gaur berdinketa bat behar du gutxienez lehen postua ziurtatzeko. Galduz gero, halere, aurrera egiteko aukera du; betiere, Portugalek irabazten ez badu. Kasu horretan gol aldeak erabakiko luke. Danimarkak, berriz, hiru puntu ditu, eta Portugalek beste partidan egiten duena hobetu behar du aurrera egiteko. Danimarkak 3-2 irabazten badu, biek egingo lukete aurrera, baina zaila dirudi halako emaitza bat adostea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu