Danimarka. Andersen; Jacobsen, Kjaer, Agger, S. Poulsen; Zimling (J. Poulsen, 16. min.), Kvist; Rommedahl (Mikkelsen, 60. min.), Eriksen, Krohn-Dehli (Schone, 90. min.); eta Bendtner.
Portugal. Rui Patricio; Joao Pereira, Pepe, Bruno Alves, Coentrao; Miguel Veloso, Raul Meireles (Varela, 84. min.), Joao Moutinho; Nani (Rolando, 89. min), Helder Postiga (Oliveira, 64. min.) eta Cristiano Ronaldo.
Golak. 0-1. Pepek (24. min.); 0-2. Helder Postigak (36. min.); 1-2. Bendtnerrek (41. min.); 2-2. Bendtnerrek (80. min.); 2-3. Varelak (87. min.).
Epailea. Craig Thompson (Eskozia). Txartel horiak: Danimarkako J. Poulsen eta Jacobseni; eta Portugalgo Raul Meirelesi.
Bestelakoak. 30.000 ikusle inguru Lviv Arena estadioan (Ukraina).
Posible zen Danimarkaren beste ezusteko bat, eta emateko zorian izan zen. Ez zuen asmatu, ordea. Portugal hobea izan zen ia partida guztian zehar. Norabide zuzenik gabe hasi zen neurketa. Zoro antzera ibili zuten baloia lehen mintuetan bi selekzioek, zelai punta batetik-bestera. Lehen hamar minutuak pasata, ordea, partidak bide jakina hartu zuen, Portugalerako noranzkoan. 24. minutuan gol ederra sartu zuen buruz Pepek. Handik gutxira, burua altxatzeko betarik gabe ia-ia, bigarren gola sartu zuen Postigak.
Bigarren gol horri, lehenengoari baino hobeto erantzun zion Danimarkak, eta neurketako minuturik onenak jokatu zituen. 41. minutuan Bendtnerrek sartutako gola izan zuen saririk onena. Atsedenaldiaren aurretik, behar zuen lasaitasuna lortu zuen. Lasaitasuna, eta konfiantza. Bigarren zatian ikusi zen hori. Bikain aritu zen Morten Olsenen taldea. Binakoa ere sartu zuen Bendtnerrek. Baina alferrik. Portugal ez zegoen amore emateko. 87. minutuan Varelak sartutako golari esker, ametsetan jarrai dezake.
Futbola. Poloniako eta Ukrainako Eurokopa: B multzoa. Danimarka 2. Portugal 3
Danimarkari irabazita, final-laurdenak jokatzeko lehian sartu da Portugal
Portugal 0-2 jarri da, Danimarkak berdindu egin du, baina Varelak garaipena eman dio 87. minutuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu