Pilota

Dariok 2029 arte berritu du Asperekin duen kontratua

Ezkaraiko aurrelariari igandean bukatzekoa zitzaion Eibarko enpresarekin zuen kontratua, hau da, buruz buruko finalaren egunean.

Dario Gomez. IÑIGO URIZ / FOKU
Dario Gomez, atzo, buruz buruko finaleko pilota aukeraketan. IÑIGO URIZ / FOKU
Julen Etxeberria.
2026ko maiatzaren 28a
14:52
Entzun 00:00:00 00:00:00

Garai gozoan da Dario Gomez pilotaria (Ezkarai, Espainia, 1996). Igandean buruz buruko txapelketako finala jokatuko du Iñaki Artolaren aurka, Iruñeko Nafarroa Arena frontoian. Dariok aurreneko finala du maila nagusian. Bada, Asperekin duen kontratua beste hiru urtez —2029 arte— luzatu berritan jokatuko du finala. Hain zuzen, igandean bukatzekoa zitzaion Eibarko enpresarekin zuen lan hitzarmena, hau da, finalaren egunean. 

«Oso pozik nago, gehien gustatzen zaidana egiten jarraituko baitut: pilotan jokatu; gainera, kide bikainekin», esan du Dariok, kontratua sinatu berritan.

Pilotari errioxarrak 11 urte daramatza profesionaletan jokatzen, eta txapel bat dut irabazia: 2019an, Bigarren Mailako buruz buruko txapela jantzi zuen, finalean Aitor Elordiri nagusituta. Beste final bat jokatua du: 2016an, Bigarren Mailako lau eta erdikoa galdu zuen Erik Jakaren aurka. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA