Jaka 10-22 Dario

Dariok nagusitasunez irabazi dio Jakari

Hasieratik hartu du aurrea errioxarrak, eta sasoi bikainean dagoela erakutsi du.

Dario eta Jaka, Zumaian. ANDONI CANELLADA / FOKU
Dario eta Jaka, Zumaian. ANDONI CANELLADA / FOKU
2026ko apirilaren 12a
20:40
Entzun 00:00:00 00:00:00

Dario sasoi betean dago. Pilotari errioxarrak horixe erakutsi du gaur Zumaian (Gipuzkoa), Erik Jakari ez baitio aukerarik ere eman (10-22). Hasieratik hartu du aurrea (2-10, 3-12), eta bikain aritu da bai defentsan, bai erasoan. 

Sakez min egin du Dariok, eta ia uneoro defentsan aritzea egokitu zaio Jakari. Lizartzakoa, berriz, ez da fin ibili sake-errematean. Une batean partidan sartzear izan da (6-12), baina Dariok, sakea berreskuratu duenean, lehengo bidetik segitu du.

Buruz Buruko Txapelketako final laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko partida da gaur jokatu dutena. Datorren astean bertan jokatuko dute bigarren jardunaldia: Dariok Altuna III.aren kontra, eta Jakak Lasoren aurka.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA