Saskibaloia

Denver, NBAko Mendebaldeko finalera

4-1 irabazi dio kanporaketa Dallas Mavericksi.

2009ko maiatzaren 14a
09:31
Entzun 00:00:0000:00:00
Astearen hasieran Cleveland Cavaliersek lortu zuen NBAko Ekialdeko finalera iristea eta bart Denver Nuggetsek erdietsi du Mendebaldekora heltzea. 4-1 irabazi dio kanporaketa Dallas Mavericksi. Azkeneko partidan 124-110 nagusitu zaio. 24 urte zeramatzan Denverrek aipatutako finalera iritsi gabe.

Carmelo Anthony hegal-pibota izan da bart bere jokalaririk onena: 30 puntu sartu ditu. Dallasekoa, Dirk Nowitzki pibota: 32 puntu, hamar errebote, zazpi asistentzia.

Denverrek Mendebaldeko finalean Los Angeles Lakers edo Houston Rockets izango du aurkari. Lakers ari da irabazten kanporaketa, 3-2.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.