Derbia, besta giroan

Anaitasunak San Antonio hartuko du gaur; presiorik gabeko baina lehia biziko partida espero da

Javier Borragan Anaitasunakoa, jaurti nahian, lehen itzulian jokatutako derbian. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Iruñea
2012ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Anaitasunak eta Amaya Sport San Antoniok sasoiko azken derbia jokatuko dute gaur Iruñean, Anaitasunaren pistan (18:30). Hamaikagarren da etxeko taldea sailkapenean, eta zortzigarren Juanto Apezetxearena. Mailari eusteko lana ia egina dute bi taldeek, eta, ondorioz, presiorik gabeko partida izanen da gaurkoa. Horrek ez du erran nahi lehia nagusi izanen ez denik. Lehen itzulian 28na berdindu zuten, eta, orain, irabazten ahaleginduko dira biak.

Anaitasunako arduradunek, hala ere, besta izaera eman nahi izan diote gaurko derbiari, eta ezustez betetako partida agindu diete bazkideei. Kirol arloari dagokionez, Matias Schulz eta Paco Lopez dira Anaitasunako jokalarien artean pistatik at geldituko diren bakarrak. Gainerakoak jokatzeko prest dira. Eta gogoz, gainera, Miguel Goñi kapitainak esan duenez.

San Antoniorentzat ere partida berezia izanen da. Arazo ekonomikoak bazter uzten saiatuko dira jokalariak. Ez da erraza izanen, hala ere. Etorkizuna zalantzaz beteta dator San Antoniorentzat. Gaur, dena den, protagonista derbia izanen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.