SASKIBALOIA. NBA.

Detroitek Miamiri irabazi dio eta, 24-3ko markarekin, historian sartu da

2005eko abenduaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Detroit Pistonsek 106-101 irabazi zion Miami Heati azken jardunaldian, eta NBAko historian sartu da. 24-3ko marka dute Michigangoek, eta historia osoan hirugarren taldea da 27 partida jokatu eta 24 irabazi dituena. Bederatzigarren garaipena lortu du segidan Detroitek, eta bistan da NBAko talde onena dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.