Danilo di Lucak (LPR taldea) irabazi du gaur arratsaldean Italiako Giroko laugarren etapa (Padova-San Martino di Castrozza, 162 kilometro). Mendian bukatu den arren, Di Lucarekin batera hogei bat laguneko tropela heldu da; esprintean nagusitu da.
Lance Armstrong (Astana) segundo batzuetara sartu da, azkeneko aldapetan atzean geratu ostean.
Lider aldaketa izan da Giroan: Alessandro Petacchiren (LPR) partez Thomas Lovkvist (Columbia) jarri da buruan. Di Luca dago bigarren, bi segundora.
Bihar, bosgarren etapa: San Martino di Castrozza-Alpe di Suisi (125 kilometro). Lehen mailako mendian bukatuko da.
Txirrindularitza
Di Luca garaile Giroan
Lovkvist jarri da lider.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu